XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUZKERAREN PIZKUNDEA

Tauer'tar Norbberta'k egina.

Mexico'ko Centro Vasco'K, eratutako sarian, sartu dedin argitaldutzeko, idatzia.

Igaroko amar urte oietan orko EUZKO DEYA izeneko illeroko bikaiña gogo beroz eta arretaz irakurri degunok, gauza bat, txit pozgarria, oartu degu.

Asieran erderaz geienean idatzitako aldizkari au geldika-geldika euskerazko irakurgiak, ekartzen asi da.

Urteak joan, urteak etorri, 1957'garren urtetik asita, illero, zortzi orrialdeko eraskin berezi bat, osoro euskarezkoa eta MEXICO'KO EUZKO IRRINTZIA izenduena arkitzen da Mexiko'ko EUZKO DEYA ren zenbaki bakoitzean.

Nere iritzi argalean auxe da agerkai nabarigarri bat, nola euskaltzaletasuna eta bide batez euskeraz irakurtzeko gogoa aunditzen diren euskaldunen biotzetan.

Ez da ukatzekoa, aberri-izkuntza dela enda bakoitzaren errorik sendoena, barru-barruko mamia, asabengandik artutako gauzarik ederrena eta beste enda guzietatik bereisten duen zeingirik argiena.

Euzkaldunen izkuntza euskera da, izkuntza paregabea ta Europa'ko izkuntza guzien artean zaarrena.

Orregatik euskaldun zintzo guziak euskera biotz-biotzez maite bear dute.

Etxegarai tar Karmel'ek bein batean ederki idatzi zuen: Maite degu euskera zaarra delako, ederra delako gure mendien usain gozoz usaindua datorrela, eta batik-bat gure-gurea delako.

Baiñan egiterik gabeko maitasuna utsa da: euskera egitan maite dutenak, maitasun au egitetan, ez itzetan bakarrik, agertu bear dute.

Egin garbia esateko, euskaltzaletasunaren pizkunde au nabaitzen da Mexiko'n ex-ezik, baiñan Amerika'ko beste laterrietan, eta Euskalerrian bertan ere.

Euskera piztutzeko aleginak egiten dituzten euskaldun zintzoak orotan arkitzen ditugu, bainan, tamalez, beste euskaldunak ere, eta damu gaitzez ez dira gutxi, Euskeraren Egunean eta beste okazioneetan itzez bakarrik euskera goraltzen dutenak.

Eguzkia bezela argidago itzezko maitasunak ez duela euskera gaizkatuko.

Auxe konturako artuta, Mexiko'ko EUZKO-ETXEA'k berriki ipiñi du sari bat, euskerazko irakurgairik onena saritzeko.

Ikuspegian dago sari onek euskaldunak zirikatuko dituela Euskalerriari, dagokion euskerazko idazlan bat edo beste egiañalean idazten.

Nere uste apalean, gazteenerañoko guziak norgeiagoketa ontara jo bearko lukete.

Euskerari lege aundia diodalarik, ni ere norgeiagoketan sartzen naiz nere gaurko artikulu onekin.

Nere irakurgai au aztertzean, gogotan artu bear da, Euskalerritik urrun, Europa'ko erdian dagoen uri batean bizi naizela.

Euskalerrian 1935'garren urtean azkeneko aldiz egon naiz.

Euskalerriari eta euskerari buruzko berri guziak euskal-aldizkarien eta adiskideen idazkien bidez neregana eltzen dira.

Baiñan, esanak esan, eta goazen gure, arira.

Euzkaldun asko bizi diren Venezuela'n, nere adiskide maitea eta euskal-idazle ospetsua den Ibinagabeitia'tar Andima geienez euskeraz egindako illeroko berri bat, IRRINTZI deritzana, igazko urtean argitaratzen asi da.

Egiaz, txit jakingarriak dira bertan dauden; idazlan guziak.Caracas'ko abertzaleak EUZKO ETXE aundi bat eraiki dute eta an sarritan biltzen oi dute jai jatorrak ospatu eta euskeraz elkarrekin itzegiteko.

Igazko Euskeraren Eguna ospatzeko bilduta, asmo eder bat artu dute: ni eredutzat artuta, aurrerantzean euskerazko idazki geieago egingo dituztela.

Benetan, asmo txit ederra, eta euskera bizkortzeko bide egokia!